miércoles, 21 de octubre de 2009

KURTSORAKO MAKETAK PROZESUAN...


Villabonako SACEM inguruko 2 maketak aurrera doaz pixkanaka...
Maketa orokorra, 1/2500 eskalan egina egongo da eta Villabona herriaren bailara hartuko du. Bigarren maketa 1/500 eskalan egina izango da eta bertan SACEM eraikinaren ingurua irudikatuko da.

Hemen dituzue maketaren zati batzuen prototipo batzuk:




P4 BLOG PERTSONAL BERRIA

Aurreko mailan zehar P3-BLOG pertsonala erabiltzeko aukera izan zenuten. Proiektatzeko prozesuan egindako ausnarketak, zirriborro, erreferentzi... bertan zintzilikatzeko eta denon artean konpartitzeko aukera izan zenuten. Ikasgaiaren inguruan sortu zenuten zuen arteko informazio sarea kurtso honetan ere mantentzea interesgarria iruditzen zaigu.

Aurtengo kurtsoan, eta helburu berdinarekin, blog berri bat eraiki beharko dezute Azaroa aurretik. Blog berri honek P4 hasiera edukiko du eta gutxienez astean behin sarrera bat egitea eskatzen da. (P4-izenabizena.blogspot.com). Aurreko kurtsoan izan zenuten blog-a bertako link moduan mantentzea aholkatzen da.

Zuen (P4-izenabizena.blogspot.com) BLOG-a kurtso honetako "KUADERNU PUBLIKOA" izango da, beraz arretaz sortu!

Blog bat sortzeko pausuak 4.mailako blog-ean aurkitu ditzazkezue:

http://p3-ibonsalaberria.blogspot.com/2009/09/bloga-sortzeko-pausuak.html

PROZESS - sortze prozesuei buruzko tailerra

Urriak 30 etik aurrera gure eskolan burutuko den eta 4.mailako irakasleek antolatzen duten PROZESS tailerrean izena emateko aukera dezute. Ikusiko dezuten moduan, tailerra 5.mailako ostiraleko proiektuetako ordutegian izango da. Gure kurtsoko irakasleen aldetik erreztasunak emango zaizkizue tailerrera apuntatzeko, zuzenketa ordutegiak adostuz... Apuntatzen zaretenak, Urriak 23 a baino lehen zuen irakasleari abixatu.



urriak 30tik

abenduak 18ra

SORTZE PROZESUEI BURUZKO TAILERRA

Tailerrak beste arte disziplinetako

prozesuak miatzeko helburua du,

gonbidatuko den artista talde baten

ikuspegien laguntzaz, eta hauen

esanetatik ikasitako tresneriak ariketa

zehatzetan praktikan jarriko dira.


Ostiralero bilduko gara,

12:00tik 20:00tara bitartean,

gonbidaturiko artistaren hitzaldia entzunez hasiko

gara,eta jarraian bazkari-hizketaldia izango dugu,

arratsaldean ikasitakoa praktikan jarriko

dugularik ariketa baten bidez.


artista gonbidatuak>


urriak 30: aurkezpena

azaroak 06: Michel Gaztambide (zinema)

azaroak 13: Ibon Aranberri (artista)

azaroak 20: Javi Pez (musika)

azaroak 27: Blanca Calvo eta Ion Munduate (performance)

abenduak 04: Sinpatrón (moda)

abenduak 11: José Luis Lanzagorta (diseinu grafikoa)

abenduak 18: azken saioa eta ondorioak


INSKRIPZIOA: zure CV laburtua (A4 bakar bat) pdf formatoan bidali egiguzu: klktblktb@gmail.com

AUKERA ASKEKO 4 KREDITU trukean

KOSTUA: 70 euro. Ostiraleko bazkaria barne

Inskripziorako azken data: URRIAK 23

+ INFO: http://kolektibolektibo.blogspot.com

gonbidatuen hitzaldiak sarrera librea izango dute.

miércoles, 7 de octubre de 2009

ANALISIRAKO TALDEAK ETA GAIAK


TALDEA: M. IÑIGUEZ

1. Villabona herriaren analisi istorikoa

2. Ingurune naturalaren azterketa (paisaia, ibaia...)

TALDEA: E. URDANBIDE

3. Eraikinaren planoen altxaera: dokumentu grafikoa E:1/100

4. Eraikinaren erabilera posibleen azterketa

TALDEA: A. CABALLERO

5. Analisi industriala

TALDEA: R. BARRENA

6. Azpoegituren analisis: trena, autopista, errepideak...

7. Gipuzkoako ibaien eta Oria ibaiaren azterketa

TALDEA: A. CASADO

8. Maketa 1/2500

9. Maketa 1/500

10. Inguruaren 3D-a


domingo, 4 de octubre de 2009

1. ARIKETA


SACEM eraikinaren barrualdea


VILLABONAKO SACEM LANTEGIAREN BIRGAIKUNTZA

GAIA ETA PROGRAMA

Villabonan kokatzen den SACEM (Sociedad Constructora de Máquina Herramienta) eraikina, arkitektura industrialaren garrantzizko eredu bat da. Lantegiaren hasierako nukleoa, 1942an proiektatua eta eraikia izan zen Luis Astiazaran-en eskutik. Ipar-hego norantza zuen bolumen bakar batean zuzendaritza eta bulegoak, eta nabe industriala kokatzen ziren. Ondorengo urteetan, 1956, 1963 eta 1972-ean, elkarren segidan, anpliazio edo gehigarri ezberdinak jasan zituelarik. Ondorioz, eraikina patio inguruan osatzen zen bolumen multzo batetan bihurtu zen. Erabilera berrien artean, 1977 arte martxan egon zen “Aprendiz Eskola” bat edukitzera ere iritsi zen.

SACEM lantegiak, beste horrenbesteren modura, jatorrizko jarduera industriala galdu du, eta gaur egun kolokan edo prekaritatean irauten du, eraikina partzialki erabiltzen duten jarduerekin.

Ariketa honetan, eraikin honen berreskuratzea planteatzen da, eta ez horrenbeste, eraikinak duen balio ekonomikoagatik, (bere desagertzeak justifikazio zaila suposatuko lukeelako), Villabonari eskeintzen dion balore sozial eta kulturalagatik baizik.

Eraikinaren birgaikuntza, hasiera batetan, egun lantegia osatzen duten gorputz ezberdinen balorazio bat eginez hasiko da. Ondoren, zati bakoitza mantentzeak proeiktuan eskeini ditzazkeen aukerak ere neurtuko dira. Egungo planeamenduan, aurreikusia dago eraikin multzoen artean, bolumen bakarra mantenduko dela, Luis Astiazaran-ek proiektaturiko eraikinarena, hain zuzen ere. Bolumen bakarrik mantenduko den arren, beste eraikinen balorazioa egitea ere eskatzen da, beren balio arkitektonikoa bistakoa delako eta proposatuko den proiektuan erabilgarriak izan daitezkeelako.

Eraikin existente batetan esku-hartzen duten proiektuek, erabilera berri baten proposamen bat daramate atzetik. Alde batetik, eraikina mantentzen bada, erabilera berri batek eraikinaren berreskuratze bat ekarriko du. Baina, beste aldetik, erabilera berri horrek, ondorio negatiboak ere izatera iritsi daiteke. Hau da, era batera laburtuaz, eraikin existente batek, ez dauka edozein erabilera berri jasateko gaitasuna ondorengo azpisistematan orekarik ez bada lortzen: formala, funtzionala, espaziala, materiala eta egiturarena. Egokia ez den erabilera berri bat aukeratzen bada, bere errehabilitazio proiektuak, eraikina bera suntsitzera ere heldu daitekeelarik.

Eraikinak dituen aukerak oraindik aztertzear daudenez, ariketa honetan ez da hasieratik erabilera zehatzeko programa bat proposatuko. Horregatik, proiektuaren lehendabiziko lana, eraikinak erabilera berriak barne hartzeko duen gaitasuna neurtzea izango litzateke, egokiak diren erabilera ezberdinak aztertuz eta aurkituz. Ariketa hauen bitartez, eraikinak izan nahi duen hori aurkitzen saiatuko gara.

Analisi ariketa hauek, krokis mailan garatuak eta nahiko orokorrak izango dira. Neurri ezberdineko zati modulatu ezberdinek, espazioaren banaketa egiten dute. Zati bakoitzak, eraikina osatzen duten ezaugarri ezberdinak izango dituelarik: espazio ezberdinen dimentsioak, egituraren antolamendua, argiztapen zuloak eta sarbideak... Espazioa antolatzeko arazoak kontutan izango dituzten azpibanaketak izango dira: sarbideak, moduluen arteko harremanak, barne eta kanpoko ikuste interferentziak, argiztapena eta aireztapena... Ariketa hauen helburua, eraikinarekin bat datozen erabilera berriak aurkitu eta proiektua hauei irekitzea da. Bistakoa da esatea, eraikinak, momentu guztian mantendu behar izango dituen ezaugarri formal batzuk dituela.

Modu orientagarri batetan, erabilera posible ezberdinen zerrenda bat ematen da. Zerrendatik kanpo aurkitzen diren erabilera berriak proposatzeko aukera ere badago, beti ere, eraikinaren analisia egin eta behar bezala justifikatuak badaude.