Hace 14 años
lunes, 22 de marzo de 2010
BIDAIRA EZ DOAZENENTZAKO OHARRA
Dakizuten moduan, aste honetan kurtsoko London-eko bidaia dago. Jon eta Amaia bidaian egongo direnez, bidaira ez doazten ikasleek Ramonekin zuzendu ahal izango dute.
lunes, 15 de marzo de 2010
LONDONEKO GIDA EGITEKO PROZESUA
HONA HEMEN ERAIKINEN FITXAK EGITEKO BEHARREZKO INFORMAZIOA. ERAIKIN BAKOITZAK ZENBAKI BAT IZANGO DU ETA ARROXAZ IKUSI DEZAKEZUTE NON AURKITU INFORMAZIOA. (MI= mimoa.eu; NLA= newlondonarquitecture.com;AUG = aurreko urteko gida; IL = ikerketa lana). NORBAITEK AURREKO URTEKO GIDA BEHARKO BALU EDO JAKIN NAHIKO BALU ZE TALDEKIDEK EGIN DUEN ETXEBIZITZA HOIEN IKERKETA LANA AINARA EDO ITSASORI GALDETU.
HURRENGO LOTURAN, GIDA EGITEKO EREDUA LORTU DEZAKEZUE:
http://dl.dropbox.com/u/2749189/p4london_eredua.dwg
GIDA LEHENBAILEHEN EGITEA KOMENI ZAIGU BERAZ EGIN BEZAIN LASTER PASA INFORMAZIOA AINARA EDO ITSASORI JPG FORMATUAN!!!!
MILESKER
jueves, 11 de marzo de 2010
PECHA KUCHA NIGHT_DONOSTIA
GAUR, martxoak 11 osteguna, arratsaldeko 19:30h Gipuzkoako arkitektoen elkargoan (Frantzia hiribidea 11 Donostia) Donostian ospatuko da lehen "Pecha Kucha" gaua. "Pecha Kucha" hitzaldi labur formatoa Japonian jaio zen 2003an.
Lehen Pecha Kucha hontan parte hartuko duten hizlariak:
viernes, 5 de marzo de 2010
LONDON-EKO ETXEBIZITZEN AZTERKETA LANA
London-eko bidaia dela ta, bertako arkitektura aztertzeko aukera izango dugu egun hauetan.
Horretarako, talde bakoitzak London-en kokatzen den etxebizitza eraikin baten analisia egin beharko du ondoren jendeaurrean azaltzeko. (Azterketa lan hau euskerako 3 taldeei zuzendua dago)
Analisi honen helburua, apirilerako egin behar dugun ariketarako ikerketaren abiapuntu bezala erabiltzea da.
Azterketarako aukeratzen den eraikina librea da eta edozein garaikoa izan daiteke, interesa duen bitartean.
Aurkezpena, martxoak 12 ostiralean egingo da eta talde bakoitzak 5 minututan azaldu beharko du proiektua.
Jendeaurreko aurkezpenaz gain, ondorengoa entregatu beharko duzute London-eko bidaiaren gida osatu ahal izateko:
- Eraikinaren fitxa: izena, kokapena, arkitektoak, urtea... (WORD)
- Kokapen planoa. (JPG)
- Argazki esanguratsuak eta planoak (JPG)
- Testu labur bat (WORD)
Orientazio moduan, London-eko etxebizitzen zerrenda bat jarri dugu:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)