viernes, 20 de noviembre de 2009

LUIS PEÑA GANCHEGUIRI OMENALDIA

Datorren ostegunean, azaroaren 26an, Donostiako Arkitektura Eskolak, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialarekin batera, omenaldia egingo dio bere fundatzaileari, orain gutxi hil baitzen, apirilaren 2an. Omenaldiak hiru helburu izango ditu:


.- Arkitekturaren alderdi profesionala eta akademikoa ordezkatzen dituzten erakundeek Luis Peñak eremu horietan egindako ekarpena publikoki aitortzea.

.- Urte haietan haren inguruan izan ziren pertsonak bil daitezen sustatzea.

.- Haren ondarearen balioa belaunaldi berriei ezagutaraztea.


Era askotako ekitaldiak antolatu dituzte jardunaldi monografikorako:


.- Mahai-inguru programa DAGETeko paraninfoan. Ikasleek, ikasle ohiek eta kolaboratzaileek hartuko dute parte.

.- Vista Alegre dorrearen maketaren aurkezpena. 30 ikasle boluntariok eraiki zuten 1/5 eskalan (6,7 m-ko garaiera) DAGETeko liburutegian, urriaren 16tik 18ra.

.- Luis Peña Gancheguiren lanari buruzko atzera begirako erakusketaren inaugurazioa. 2001eko abenduan Rezola Museoan egindako erakusketa antolatuko dute berriz, eta DAGETeko Erakusketa Gelan jarriko dute. Bideo emanaldi bat ere izango da.


OMENALDIA DELA ETA, AZAROAK 26-RAKO AURRIKUSIA ZEGOEN KLASE TEORIKOA ABENDUAK 3-RA PASAKO DA.


No hay comentarios:

Publicar un comentario